Inauterietan, otsailaren 17an, Tomaxen abenturak ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Torresoroa aretoan. Mutil inozentea baina jatorra, alaia eta dibertigarria da, eta alboan izango du Muxi laguna. Hala, bi emanaldi egingo dituzte, 17:00etan eta 18:30ean, eta sarrerak liburutegian jarriko dituzte salgai gaur, bost eurotan.