Basoen kudeaketaz jardungo du Basotik fundazioak eguenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko otsailaren 14a

Pinudi bat banda marroiaz kutsatuta.

Antzuolako EAJk antolatuta, Jon Ander Ostolaza Basotik fundazioko zuzendariak hitzaldia egingo du etzi, hilaren 16an, Gipuzkoako basoen kudeaketaren eredu berri batez hitz egiteko. Olaran etxean izango da, 19:00etan.

Hain justu, Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako proiektu bat da eta helburua da lurraldeko baso-jabeei aukera ematea lurraren jabetzari eutsiz euren basoak lagatzeko eta zaintza, kudeaketa eta komertzializazioa eskuordetzeko, kontrapartida ekonomiko baten truke. Uste baitute gaur egun jabetza horietako zenbait ez direla errentagarriak, hala nola jabetzaren tamaina txikia delako, belaunaldi erreleborik ez dagoelako eta banda marroiaren gaixotasunak eragina izan duelako intsinis pinuetan.

Era horretan, fundazioak Gipuzkoako baso kudeaketa indartuko duen epe luzerako apustua egin nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak