Jon Etxezarretak eta Ander Aranburuk irabazi dute Antzuolako Mus Txapelketa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 6a, 16:27
Domekan jokatu zen Antzuolako Mus Txapelketako finala. Irudian, parte hartzaileak; irabazleak, txapela jantzita.

Miren Iturbek eta Jesus Kortabarriak osatutako bikotearen aurka aritu dira, eta Euskal Herriko Mus Txapelketara sailkatzea lortu dute, Gipuzkoako fasera.

29 bikotek hartu dute parte guztira txapelketan. Urtarrilaren 14an egin zuten lehen kanporaketa, eta, ordutik, beste bi egin dituzte. Hala, zazpi bikote sailkatu dira azken fasera, eta finalaren amaieran jokoan aritu diren bi bikoteez gain, parte hartu dute Markel Letek eta Gorka Etxezarretak, Ion Iturbek eta Mikel Lizarazuk, Asier Unamunok eta Mikel Gabilondok, Anselmo Martinezek eta Serafin Vicentek, eta Andoni Rodriguezek eta Jesus Moraisek.

Finaleko azken fasean aritu diren bi bikoteez gain, Gipuzkoako fasera igaroko dira Letek eta Etxezarretak, eta Iturbek eta Lizarazuk osatutako bikoteak. Euretako batek huts egin ezkero, berriz, Unamuno eta Gabilondo lirateke ordezkoak.

Hala, antolatzaileek eskerrak eman dizkie laguntzen aritu direnei, sari banaketa ederra egin zela nabarmenduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak