Emakumezkoen Binakako Txapelketa jokatu da udal pilotalekuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 5a, 17:41

Ados Pilota elkarteak antolatu du, eta ehun pertsona inguru batu dira frontoian partiduak ikusteko. Tartean, antzuolarrak ere izan dira pilota-jokoan.

11:30ean hasi dira partiduak, eta lehenengoan, Ibarrolak eta Insausti herrikideak jokatu dute Gordonen eta Oskozen aurka. Azkenean, ordea, antzuolarra parte den bikoteak ezin izan du garaipena eskuratu, partidu parekatu baten ostean, 22-17 gelditu baitira aurretik Gordon eta Oskoz.

Bigarren partidan, berriz, Iturriaga eta Leire Galeano antzuolarrak erraz irabazi dute Arrieta eta Zabaletaren aurka, 22-6 emaitzarekin.

Infantilen partidua

Txapelketaren aurretik, ordea, infantilen partidu bat izan da. Auritz Iturbek eta Hegoi Aranburuk bergararren aurka jokatu dute, eta 18-17 irabazi dute antzuolarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak