60 lagun inguru batu dira Santa Ageda eskean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko otsailaren 5a

Santa Ageda bezperaren egunean egin zuten eskea. Irudian, Ondarre auzoan.

Txistulariekin eta abesbatzarekin elkarlanean, Anelkar elkartasun taldeak antolatu du.

Herriko plazan hasi ziren eskean 18:00etan, eta 60 lagun inguru aritu ziren kantuan Santa Ageda bezperaren egunean. 802 euro eskuratu zituzten, eta Anelkar elkarteak Kongoko eta Senegalgo proiektuetara bideratuko du. Hala, eskerrak eman dizkie herritarrei.

Hemen dituzue eskean jasotako irudiak, Anelkarren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak