San Blas eguna ospatu dute Basalde auzoko baselizan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko otsailaren 4a

San Blas eguna ospatu dute gaur Basalde auzoan.

Egubakoitzean izan zen San Blas eguna, otsailaren 3an, baina antzuolarrek gaur ospatu dute. Meza eta hamaiketakoa egin dituzte.

Normalean, San Blas baselizako kanpai hotsak iragartzen du mezaren hasiera, baina aurten bertaratutakoek ez dute halako deirik izan, kanpaira doan soka puskatuta dagoelako. Dena den, bi urteren ostean, hainbat herritar batu dira 12:00etan hasi den mezan; opilak bedeinkatu dituzte eta zenbaitzuk kandelak ere piztu dituzte.

Amaitzean, berriz, Basaldeko auzotarrek prestatuta, salda eta txorizoa dastatu dituzte herritarrek, trikitilari gazteen doinuen pean.

Hala, bideo honetan jaso ditu ospakizuneko irudiak Iñigo Ramirez de Okariz Telleria herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak