Izena eman behar da erretiratuen Inauterietako festan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko otsailaren 6a

Landatxope elkarteak Inauterietarako festa antolatu du hilaren 21erako. Merienda eta mozorro jaia egingo dute.

Hala ere, elkarteko kideek jakinarazi dute aurrez izena eman behar dela, eta horretarako aukera izango da bihar eta etzi, otsailaren 7an eta 8an, 16:30etik 20:30era. Otsailaren 21ean, berriz, 18:30ean hasiko da festa, eta mozorro onena ere sarituko dute.

Horrez gain, maiatzaren 14tik 21era bitartean Galiziara egingo duten bidaiarako ere eman daiteke izena egun eta ordu berdinetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak