San Blas eta Santa Ageda egunak ospatuko dituzte asteburuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 3a, 11:45

Santa Ageda bezperan eginiko eskea, 2019an.

Bihar meza izango da San Blas ermitan, eta, arratsaldean, Santa Ageda bezperako eskea. Etzi, berriz, meza egingo dute Galartza auzoko Santa Ageda ermitan.

Gaur da San Blas eguna, baina Basalde auzoko baselizan bihar ospatuko dute. Meza izango da 12:00etan eta opilak bedeinkatuko dituzte. Horrez gain, salda eta txorizoa banatuko dituzte amaitzean.

Bestalde, Santa Ageda egunaren bezperan, bihar, 2005ean jaiotako kintoak baserriz baserri arituko dira goizean goizetik. Eta arratsaldean, berriz, Anelkar elkarteak eskea antolatu du. Txistulariekin eta abesbatzarekin batera 18:00etan elkartuko dira, Herriko Plazan. Herria girotzeko asmoa dute, ohitura berreskuratzearekin batera. Eta, gainera, jasotzen den duten dirua Kongoko eta Senegalgo proiektuetarako bideratuko dute. Beraz, herritarrak parte hartzera animatu dituzte.

Azkenik, Santa Ageda egunean, domekan, Galartza auzoan izango dira ospakizunak. 11:15etan kanpai hotsak izango dira eta 12:00etan meza, Santa Ageda ermitan; ostean, hamaiketakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak