Emakumezkoen Binakako txapelketa jokatuko da Antzuolan domekan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 1a, 14:51
Leire Galeano pilotari antzuolarra.

Bi partida izango dira, eta tartean arituko dira pilotari antzuolarrak: Insausti eta Leire Galeano. Sarrera doan izango da.

Ados Pilota elkarteak antolatuta, Eskuz Binakako Txapelketako partiduak jokatuko dituzte domekan, Antzuolako udal pilotalekuan. 11:30ean hasiko dira, eta bi partida izango dira. Lehenean, Ibarrolak eta Insaustik jokatuko dute Gordonen eta Oskozen aurka. Eta, bigarrenean, aurrez aurre izango dira Iturriaga eta Leire Galeano eta Arrieta eta Zabaleta. Hala, bi antzuolar arituko dira pilotan: Insausti eta Galeano.

Sarrera debalde izango da, eta partidu hauen aurretik, Antzuolako infantilen partidua izango da, Bergarakoekin batera. 11:00etan hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak