Antzuolako Mus Txapelketak baditu finalistak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 30a, 11:32
Hirugarren kanporaketa jokatu zuten joan den zapatuan, Arin tabernan.

Hiru kanporaketa jokatu ostean, datorren domekan, otsailaren 5ean, jokatuko dute finala, Ongi Etorri jatetxean, 16:30ean.

Bost bikotek hartu zuten parte lehen kanporaketan, eta Miren Iturbek eta Jesus Kortabarriak osatutako bikoteak lortu zuen finalerako txartela. Bigarren aldian, zortzi bikote aritu ziren musean, eta bi sailkatu ziren: Mikel Gabilondo eta Asier Unamuno, eta Andoni Rodriguez eta Jesus Morais.

Hirugarren kanporaketa izan zen, ordea, jendetsuena. Hamasei bikotek hartu zuten parte Arin tabernan jokatutakoan, eta lau igaro dira finalera: Markel Lete eta Gorka Etxezarreta, Ion Iturbe eta Mikel Lizarazu, Anselmo Martinez eta Serafin Vicente eta Jon Etxezarreta eta Ander Aranburu.

Hala, otsailaren 5ean jokatuko dute finala, eta bikote irabazleak Euskal Herriko Mus Txapelketara igarotzeko aukera izango du, Gipuzkoako fasera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak