Bertsoak eta emanaldi akustikoa, gonbidatu bereziarekin

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urt. 28a, 11:11

Antzuolako gaztetxeak hamarkada bat betea duen arren, zenbait urtez itxita egon da, eta, berriro ireki dituzte ateak. Hori horrela, atzo, egubakoitza, zenbait ekintza izan zituzten bertan. Batetik, Mikel Iturriotz, Garazi Navarro eta Asier Galarza bertsolariak aritu ziren bertsotan, eta, ondoren, Tabu bikote arrasatearraren kontzertu akustikoa izan zen bertaratu zirenen gozamenerako.

Azarotik zenbait ekintza egin dituzte Antzuolako gaztetxean eta atzoko bertso-saioan ondo pasatu zutela adierazi du Jon Matak, gai-jartzaile aritu zen antzuolarrak: "Gaztetxea guztiz beteta egon ez arren jende dezente batu zen bertan, eta, gonbidatu berezi bat ere izan genuen oholtza gainean. Oñatira tesia egitera etorri den Hide Dohino izeneko japoniarra gai-jartzaile lanetan aritu zen nirekin batera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak