Eski alpinoa egiteko irteera antolatu du Arrola mendizale elkarteak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 26a, 11:56
Iraupen-eskia egiteko irteera antolatu zuten iaz Belaguara.

Otsailaren 11tik 12ra izango da irteera, eta gaur gauetik aurrera eman ahalko da izena.

Eski alpinoa egiteko irteera antolatu du Arrola mendizale elkarteak. Otsailaren 11n, zapatua, 05:30ean abiatuko dira Aretteko estaziorantz (Frantzia), eta bertan eskiatuko dute. Ostean, Belaguako aterpean (Nafarroa) igaroko dute gaua. Domekan, berriz, askotariko aukerak izango dira: elur-erraketak, iraupen-eskia edo eski alpinoa.

Prezioari dagokionez, 80 euro ordaindu beharko dute federatuta daudenek eta 90 euro, berriz, federatu gabeek. Prezioak barne hartzen du garraioa, larunbateko forfaita, afaria, lo lekua eta gosaria.

Izen-ematea

Izen-ematea gaur irekiko da, gaueko hamarretan, eta labur.eus/ArrolaEskia2023 helbidean eman behar da izena. Plazak mugatuak dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak