Bertso saioa eta kontzertu akustikoa egingo dituzte gaztetxean egubakoitzean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 24a, 13:17
Plazatik Gaztetxera bertso lehiaketako irudi bat, 2014an, Antzuolako gaztetxean.

19:00etan zabalduko dute gaztetxea eta saioa 20:30ean hasiko da; ostean, Tabu taldea arituko da.

Beste aldi batzuetan bezala, egubakoitzean ere kulturaz gozatzeko aukera izango da Antzuolako gaztetxean, bertso saioa eta kontzertua antolatu baitituzte iluntzetik aurrera.

Mikel Iturriotz, Garazi Navarro eta Asier Galarza bertsolariak arituko dira bertsotan, 20:30ean hasita, gaztetxean bertan, baina 19:00etan irekiko dituzte ateak, lehenago bertaratu nahi duenarentzat.

Bertsolariek amaitzean, berriz, kontzertuak hartuko du lekukoa. Tabu bikote akustiko arrasatearra igoko da oholtza gainera.

Lapurretaren berri

Horrez gain, Antzuolako Gazte Asanbladako kideek salatu dute lapurreta jasan zutela joan den astean, eta ez dela lehen aldia izan, gainera. Barruko gauza batzuk ostu dituzte, eta garrantzitsutzat jo dute herri jakinaren gainean jartzea. "Gure borondate guztiarekin gabiltza lanean, eta horrelako jarduera desegokiek motibazioa galtzera besterik ez gaituzte eramaten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak