Berriro apurtu da Aitzagatik herrira ura daraman hodia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 23a, 11:50

Joan den eguenean, hilaren 19an, Manitxan izandako lur-jausi baten ondorioz apurtu zen lehen aldiz.

Gipuzkoako Ur Kontsorzioak egubakoitz goizean hasi zituen konponketa lanak, eta eguerdirako martxan jarri zuten berriro ere sistema. Hala ere, gaur goizean berriro puskatu da hodia.

Ur Kontsorzioko langileak lanean ari dira, eta Antzuolako Udalak emandako informazioaren arabera, espero dute matxura 16:30ak alderako konponduta izatea.

Ibarrondon ere urik gabe

Ibarrondo auzoa berrurbanizatzeko lanetan, berriz, uraren hodi bat apurtu dute obrak egin artean, eta, ondorioz, urik gabe daude. Dena den, gaur dira arazoa konpontzekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak