Konpondu dute Aitzagatik herrira ura daraman hodia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urtarrilaren 20a

Manitxan izandako lur-jausi baten ondorioz apurtu zen atzo, Ondarre auzoan. Udalak emandako informazioaren arabera, segundoko hamazazpi litro ur irteten ari dira hoditik.

Hala, Gipuzkoako Ur Kontsorzioa gaur goizean hasi da konponketa lanekin, eta ur-mozketak egin dituzte goizean zehar herri osoan, hodia printzipala baita. Dena den, 13:30ak alderako konpondu dute arazoa, eta berriro ere martxan da.

Konponketa, ordea, behin behinekoa dela azaldu du Antzuolako Udalak, eta beraz, Aitzagatik Ondarrera arteko hodi osoa aldatu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak