Miren Iturbek eta Jesus Kortabarriak irabazi dute Mus Txapelketako lehen kanporaketa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 19a, 11:39
Mox tabernan jokatu zen lehen kanporaketa, urtarrilaren 14an.

Finalerako txartela eskuratu dute. Bihar, berriz, bigarren kanporaketa jokatuko da, Gailur tabernan.

Joan den zapatuan, hilaren 14an, jokatu zen Antzuolako Mus Txapelketako lehen kanporaketa, Mox tabernan. Bost bikotek hartu zuten parte, eta Miren Iturbek eta Jesus Kortabarriak osatutakoak lortu zuen finalerako txartela.

Bihar, egubakoitza, berriz, bigarren kanporaketa jokatuko da. Gailur tabernan izango da 22:30ean. Beraz, parte hartu nahi duten bikoteek bertan eman beharko dute izena, 20 euroren truke.

Beste kanporaketak

Hirugarren kanporaketa Arin jatetxean izango da, urtarrilaren 28an, 16:30ean. Eta finala, Ongi Etorri jatetxean, otsailaren 5ean, 16:30ean. Hala, bikote garailea Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako fasera sailkatuko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak