Galiziara egingo duten bidaiaren berri emango dute Landatxope elkartean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 18a, 17:08
Herkulesen dorrea, Galizian.

Bidaiaren gaineko azalpenak eta xehetasunak emango ditu Eroski Bidaiak-eko arduradunetako batek.

Maiatzaren 14tik 21era bitartean, Galiziara joango dira erretiratuak, eta horren berri emango dute eguaztenean, urtarrilaren 25ean, Landatxope elkartean, 16:30ean.

Eroski Bidaiak-eko arduradun bat bertaratuko da azalpenak ematera, bidaiaren planifikazioa azaltzera, eta erretiratuek izan ditzaketen kezkak argitzen saiatuko da. Dena den, aurreratu dutenez, besteak beste, asmoa da Santiago de Compostela eta Vigo hiriak bisitatzea, baina baita beste hainbat txoko ere; hala nola, Ria de Arosa, Herkulesen dorrea, Santa Tecla eta Muxia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak