Deskargako auto-ilaren arrazoia errepidean pilatutako elurra izan da. Istripurik egon ez dela ere adierazi dute, matxuratutako auto bat errepide izkinan gelditu bada ere.
Moldaketak egin dituzte garraio publikoan, eta hala, Arrasate-Zumarraga zerbitzua, DG04 autobusa, Arrasate eta Oñati arteko tartera mugatu da. Izan ere, Udanan kateak erabiltzea derrigorrezkoa da. Halaber, Lurraldebusetik ohartarazi dute DG20E (Bergara>Elgeta) eta DG21E (Leintz Gatzaga>Eskoriatza>Arrasate) lineak bertan behera daudela abisu berria izan arte.