Protesten bosgarren urteurrenean ere Antzuolako pentsiodunek elkarretaratzea egin dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 17a, 09:28

25 lagun inguru batu ziren protestan, eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko aldarria izan zuten gogoan.

Bost urte bete ziren domekan Hego Euskal Herriko pentsiodunak protestan hasi zirenetik, eta hainbat mobilizazio eta jai egin zituzten atzo. Antzuolan, ohi den moduan, astelehena izanik, elkarretaratzea egin zuten herriko plazan, 12:00etan.

Jakinarazi dutenez, 25 lagun inguru bildu ziren, "euri eta eguraldi narrasari" aurre eginez, Gutxieneko pentsioa 1.080. Euskal babes sistema publikoa lelopean. Areago, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak eginiko aldizkaria guztiak ere banatu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak