Martxan dira Ibarrondo auzoa berrurbanizatzeko lanak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urtarrilaren 12a

Ibarrondo auzoan egiten dabiltzan lanak.

Oinezkoentzako guneak eta berdegune berriak egingo dituzte, eta aparkamenduen antolamendua ere egokituko dute.

Martxan dira Ibarrondo auzoa berrurbanizatzeko lanak, Orsa SL enpresarekin adostu ostean. 151.282,28 euroko –BEZa barne– aurrekontua du obrak, eta hilabete eta hiru asteko epean egin beharko dute; otsail erdirako, alegia.

Lau etxebizitza-atari daude auzoan, eta horietatik hirutan bizilagunen komunitateetako kideek igogailuak jarri ostean, udalaren asmoa orain urbanizazioa guztiz berriztea da. Hala, aldatu egingo da aparkalekuen antolamendua, eta horrez gain, oinezkoentzako guneak nahiz berdegune berriak izango ditu auzoak. 

Obrek, ordea, auzoko aparkalekuetan eragina izango dute, eta Eroskira joango diren kamioietan nahiz herritarrengan ere eragina izango du, supermerkatua bertan baitago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak