Horma-irudi berria egin dute Antzuolako udal pilotalekuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 10a, 10:08

Larrañagak eta Peñagarikanok eginiko horma-irudia Antzuolako udal pilotalekuan.

Beste bat zegoen aurrez, baina pintaketak egin zituzten gainean, eta hondatu egin zuten irudia. Beraz, Udalak espero du oraingo honetan eginiko lana "denek zaintzea".

Ione Larrañaga eta Oier Peñagarikano antzuolarrek beste mural bat egin dute, udal pilotalekuko sarrera nagusian. Bi esku ageri dira, eta erdigunean esku pilotako pilota bat; luze eta motz erreferentziak ere badaude.

Alabaina, ez da lehen aldia leku horretan horma-irudi bat egiten dutena, aurrez beste bat baitzegoen. 2021eko abenduan egin zuten bi sortzaileek, baina iazko maiatza inguruan pintaketak egin zituzten gainean, eta ondorioz, irudia kaltetu egin zuten.

Beraz, Udalak espero du murala "denek zaintzea, inork ez hondatzea eta bakean uztea".

Proiektuaren barne

Pilotalekuko horma-irudia, ordea, ez da herrian egin duten bakarra, Larrañagak eta Peñagarikanok muralgintza proiektu bat abiatu baitzuten 2021ean. Bederatzi lanek osatzen zuten hasieran, eta orduko ideia zen mural guztiak batuko zituen ibilbide bat sortzea, horma-irudi bakoitzari QR-a eranstearekin batera.

Bada, eginak dituzte proiektu horren parte ziren muralak, eta horma berrien bila ere hasiak ziren horma-irudi gehiago egiteko, bloke edo etxeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak