Zapatuan hasiko da Antzuolako Mus Txapelketa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 9a, 11:24

Serafin Vicentek eta Anselmo Martinezek irabazi zuten 2022ko Antzuolako Mus Txapelketa.

Mox tabernan izango da lehen kanporaketa, 16:30ean, eta finala, berriz, otsailaren 5ean, Ongi Etorri jatetxean. Orduan jakingo da nor sailkatuko den Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketara.

Zapatuan, hilaren 14an, hasiko da Antzuolako Mus Txapelketa. Hiru kanporaketa jokatuko dira guztira, eta azkenik, finala egingo da.

Mox tabernan izango da lehen kanporaketa, 16:30ean. Parte hartu ahal izateko, bikoteek jokatu nahi duten lekuan eman behar dute izena, 20 euroren truke. Bikote bakoitzak kanporaketa bakarrean jokatu ahalko du, eta kanporaketa egiteko, gutxienez, lau bikotek eman behar dute izena. Areago, antolatzaileek jakinarazi dute antzuolarrez gain, herriko senideek edo Antzuolan lan egiten duten kanpotarrek ere hartu dezaketela parte txapelketa honetan. Ordea, bikoteko antzuolar bat behintzat egon behar da.

Bigarren kanporaketa, berriz, urtarrilaren 20an egingo da, 22:30ean, Gailur tabernan, eta hirugarrena, Arin jatetxean izango da, urtarrilaren 28an, 16:30ean. Azkenik, finala Ongi Etorri jatetxean egingo dute, otsailaren 5ean, 16:30ean, eta lau erregetara jokatuko dela azaldu dute, aurrez egingo diren kanporaketetan bezala.

Euskal Herrikorako sailkapena

Ez da jakinekoa nor iritsiko den finalera, eta ezta zenbait bikotek jokatu duten ere, aurrez kanporaketetan aritutakoen arabera erabakiko baita. Hala ere, aurreratu dutenez, egunean bertan txapelak jantziko zaizkie txapeldunei, beste hainbat sari ere banatuko dituzte, eta parte hartzaile guztien artean opari bat ere zozkatuko da. Gainera, bertan esango da zein antzuolarrek hartuko duen parte Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak