Inauterietarako txarri dantza ikasteko entseguak egingo dituzte astelehenetan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 5a, 10:30

Antzuolako inauterietako dantza saioa, artxiboko irudi batean.

Sorgin dantza ere egingo dute, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte.

Otsailaren 18an, zapatua, ospatuko dituzte inauteriak Antzuolan, eta Oinarin dantza taldekoek txarri dantza ikasteko entseguak antolatu dituzte astelehenero. Hilaren 9an hasiko dira, arratsaldeko zazpietan, Torresoroan.

Izan ere, euskal dantzek alaitu ohi dute herria inauterietan, goizeko kalejirarekin eta ondorengo dantza saioarekin, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Gainera, dantza taldeko kideek jakinarazi dute sorgin dantza ere egingo dutela, entseguen eguna eta ordua oraindik zehaztu gabe duten arren.

Hala, herritarrak parte hartzera animatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak