Suradesak martitzenetan emango du aurrerantzean zerbitzua

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urtarrilaren 3a

08:00etatik 09:00etara bitartean emango du zerbitzua, udaletxean. Etxebizitzen birgaitzea eta berroneratzea sustatzea du asmo sozietate publikoak.

Suradesa enpresa publikoak aldaketak egin ditu Antzuolan ematen duen zerbitzuan, eta aurrerantzean, martitzenetan emango du, 08:00etatik 09:00etara bitartean, udaletxean bertan. Alabaina, gogorarazi dute aurrez hitzordua hartzea komeni dela telefonoz deituta.

Hain justu, etxebizitzen birgaitzea eta berroneratzea sustatzeko Debagoieneko sozietate publiko bat da Suradesa. Besteak beste, birgaitze arloan dauden diru-laguntzak kudeatzen ditu, aholkularitza legala eta teknikoa ere egiten du, eta komunitate bilerak prestatzen ere laguntzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak