Arrola mendian egin diote ongi etorria 2023ari antzuolarrek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 2a, 09:35

Arrola mendira egin zuten atzo goizean herritarrek urte berriari ongi etorria egiteko.

Arrola mendizale elkarteak antolatutako ekintza da, eta mendi irteeraz gain, jan-edanerako aukera ere izan ohi da Lizargarateko elkartean. 50.urteurrenari amaiera emateko bertsoak ere protagonista izan ziren.

Errotuta dagoen ohituretako bat da Antzuolan urte berriari Arrola mendian egitea ongi etorria, eta horrela egin dute aurten ere. Mendi irteera egin baitzuten atzo goiztiarrenek. 09:00etan abiatu ziren gorantz, eta Loixetatik, Altzetatik eta Azpillagako txabolatik igo ziren.

Salda eta txorixoa dastatzeko aukera ere izan zuten ostean, Joxe Lizarralde Zupide-k eta Imanol Lizarraldek egin baitzuten. Hala, 125 herritar inguru igaro ziren bertatik, mendizale elkartekoek jakinarazi dutenez. Areago, 50.urteurreneko ospakizunak amaitzeko, Jesus Kortabarria Kaxeta-k bertsotan egin zuen.

Hemen duzue kronika eta argazki galeria osatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak