Ohitura den legez, urte berriari ongi etorria egingo diote Arrola mendian urtarrilaren 1ean. Arrola mendizale elkarteak antolatuta, 09:00etan aterako dira herriko plazatik, eta Arrolara igoko dira.
Hala ere, jan-edanerako aukera ere izango da, Joxe Lizarralde Zupide-k eta Imanol Lizarraldek eginiko salda banatuko baitute Lizargaraten.