Urtarrilaren 7ko manifestazioarekin bat egin du 'Ez dot moztuko bizarra' taldeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 28a, 09:30

Sarek eta Bake Bideak antolatu dute mobilizazioa, eta autobusa ere antolatu dute Antzuolatik.

Euskal presoen eskubideen alde egiteko, manifestazioa antolatu dute Bake Bideak eta Sarek urtarrilaren 7an, Bilbon. 17:00etan izango da, Etxera bidean gertu lelopean, eta Ez dot moztuko bizarra taldeak bat egin du mobilizazioarekin, argazki herrikoia atera baitzuten hilaren 24an.

Jakinarazi dutenez, autobusa ere antolatu dute Antzuolatik. Aitz Garbin eman behar da izena, eta urtarrilaren 4a izango da azken eguna. Egunean bertan, berriz, 15:00etan aterako da autobusa Sagastitik.

Azken elkarretaratzea

Horrez gain, egubakoitzean, hilaren 30ean, urteko azken elkarretaratzea egingo dute Zurrategi plazan, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak