Mitsuko Uchida piano-jolea ikustera joateko autobusa antolatuko dute Kursaalera

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 27a, 09:30

Mitsuko Uchida piano-jolea.

Mitsuko Uchida piano-joleak kontzertua emango du urtarrilaren 13an, egubakoitza, Mahler Chamber Orchestarekin batera, 20:00etan.

Kursaal eskura programaren baitan antolatutako ekintzetako bat da, eta Mahler Chamber Orchestrarekin batera arituko da musikari japoniarra. Bere teknika "gardena, zaindua eta adierazkorra" dira dituen ezaugarri nabarmenetako batzuk, programako antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Ikuskizunaz gozatu nahi izanez gero, beraz, www.kursaal.eus webgunean eskuratu daitezke sarrerak, eta autobuserako udaletxean eman behar da izena. Telefonoz deituta edo kultura@antzuola.eus helbidera mezu bat bidalita ere eman daiteke izena. Hala ere, urtarrilaren 9a izango da azken eguna.

30 urtez azpikoek eta langabeek, gainera, hiru euroren truke eskuratu ditzakete sarrerak. Emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago gerturatu beharko dira leihatiletara.

Gutxieneko kopurua

Udaletik, ordea, jakinarazi dute gutxienez hamabost pertsonako talde bat osatu beharko dela garraioa jartzeko; hala ezean, sarreren dirua itzuliko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak