Landatxopeko karta txapelketako irabazleek euren sariak jaso dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 26a, 14:50

Felix Alonso eta Jose Ignazio Garitano, punttuko eta briskako irabazleak, Joxe Anjel Arbulu elkarteko lehendakariarekin.

Punttuan, briskan, tutean eta musean aritu ziren abendua hasieran karta-jokoan, eta modalitate bakoitzeko bikote bana izan da irabazlea.

Santo Tomas egunaren bueltan, ospakizunerako aitzakia ezin hobea topatu zuten pasa den eguaztenean, hilaren 21ean, Landatxope erretiratuen elkartean, txistorra jana egin baitzuten arratsaldean.

Momentu hori baliatu zuten, ordea, abenduan jokatutako karta txapelketako sari-banaketa ere egiteko. Jose Ignazio Garitano eta Felix Alonso izan ziren irabazleak punttuan, eta baita briskan ere. Tutean, berriz, Jose Mari Segurola eta Mariano Urrutxi izan ziren garaileak, eta Gerardo Muñoz eta Juan Miguel Pagaldai, musean.

Behin sariak banatuta, datozen egunak ongi pasatzea opa diete elkarteko kideek Antzuolako herritarrei.

Mariano Urrutxi eta Jose Mari Segurola, Joxe Anjel Arbulu lehendakariarekin, tuteko irabazleak.

Gerardo Muñoz eta Juan Miguel Pagaldai, Joxe Anjel Arbulu lehendakariarekin, museko irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak