Beste bi ikastaro eskainiko dituzte udal gimnasioan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 26a, 11:53

Antzuolako Udal Gimnasioa, artxiboko irudi batean.

Urtarriletik aurrera, areagotu egingo da Antzuolako udal gimnasioko ikastaroen eskaintza, gazteentzako zumba ez ezik, 60 urtetik gorakoentzako ariketa saioa eskainiko baitute.

Beste bi ikastaroz gozatzeko aukera izango da aurrerantzean Antzuolako udal gimnasioan. Batetik, zumba ikastaroa egingo dute eguaztenetan eta egubakoitzetan, 17:30etik 18:30era bitartean, eta DBH1etik gorako gazteei zuzenduta dago. Alaitz Jauregi izango da irakaslea, eta 28 eurokoa da hileko kuota. 

Bestetik, 60 urtetik gorakoentzako aukera ere izango da. Moldatutako indar ariketak egiteko ikastaroa antolatu dute, gorputza osasuntsu mantentzeko. Bazkideek 28 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 56 euro. Gainera, bi aukera izango dira: astelehenetan eta eguaztenetan, 09:30etik 10:30era, eta martitzenetan eta eguenetan, 10:30etik 11:30era.

Izen-ematea, udaletxean

Ikastaroetan parte hartu nahi izanez gero, udaletxean eman behar da izena, baina jakinarazi dute taldea osatzeko gutxieneko kopururik ezean, ikastaroa ez dela hasiko. Hala ere, dena ondo bidean, urtarrilaren 10ean hasiko lirateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak