Olentzero eta Mari Domingi iristear dira

Maider Arregi 2022ko abe. 23a, 10:00

Gabon giro betean, aurten bai, normaltasuna izango da nagusi eta ilusioz eta magiaz jantzitako ospakizuna izango da protagonista. Bihar, Olentzero eta Mari Domingi jaitsiko dira San Josetik eta plazan gabon mezua helaraziko dute.

Aurtengo Gabonek normaltasun kutsuarekin datoz eta bihar, oso bestelako irudiarekin, eta magiaz jaitsiko dira Olentzero eta Mari Domingi San Josetik antzuolarrak agurtzera, 18:30ean. Herriko Plazan egingo dute ekitaldi nagusia eta haurren gutunak ere jasoko dute. Goizeko 11:00etan berriz, Pausoka Guraso Elkartearen eskutik, Gabon-kalejira egingo dute Errekalde auzotik abiatuta.

San Esteban krosa

Abenduaren 26an, martitzena, egingo da San Esteban krosa. Herri lasterketa horrek aurten ere jendetza batzea espero du. Izena egunean bertan eman daiteke –egunean bertan izena ematen duten umeek ez dute dominarik izango eta 12 urtetik gorakoak ez dira Ternua produktuen zozketan sartuko–.

Hala, 17:30ean, prebenjaminak –LH-1 eta LH-2– abiatuko dira; 17:45ean benjaminak, LH 3-4 (500 metro) eta alebinak, LH 5-6, (1000 metro). 18:00etan, infantilak eta kade- teak,DBH 1-2-3-4, (2,5 km), eta helduak, >16 urte, (5 km). Horrez gain, Arrolaren logotipo berriaren aukeraketa egingo dute eta Arrola elkarteak panela jarriko du plazan. Boto gehien lortzen duena izango da Arrolaren logo berria.

Eta gauean kontzertuak izango dira gaztetxean, 23:30ean hasita, Inguma, Lehen lerroa eta Xugux taldeekin.

Elkarretaratzea eta argazkia

Ez dot moztuko bizarra! taldeak antolatuta, Etxera bidea gertu lelopean gaur 19:00etan elkarretaratzea egingo da Zurrategin. Bihar, berriz, salda eta txorizoa banatuko dute 12:30ean, eta ondoren herriko argazkia aterako dute urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egiteko asmoz, Zurrategin. Abenduaren 30ean, aldiz, urteko azken elkarretaratzea egingo da 19:00etan ohi moduan, Zurrategin.

Haurrendako puzgarriak

Urtero lez, urtarrilaren 3an, astelehena, haurrendako puzgarriak jarriko dituzte eskolako patioan, goizean 11:30etik 13:30era bitartean eta arratsaldean 16:30etik 18:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak