'Zu non, han DA!' ekimena Itzar liburu dendara heldu da

Maider Arregi 2022ko abe. 22a, 09:51

Jakoba Errekondo agronomo usurbildarrak Ilargia eta landareak 2023 urteko lanen agenda aurkeztu du Itzar liburu dendan.

Durangoko Azokaren Zu non, han DA! ekimenaren baitan, Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2023 urteko lanen agenda aurkeztu du Itzar liburu dendan. Ortuzainei teoria haien sailetara egokitzen laguntzeko asmoarekin sortu zen agenda.

Hala, ilargiaren araberako urte guztiko lanak jasotzen ditu. Urtero gai bati heltzen dio eta aurten baratzean laguntzaile diren animaliak dira protagonista. 20 bat antzuolar gerturatu ziren aurkezpenera eta galderak egiteko aukera izan zuten. Besteak beste, ongarriak, ladare-zorriak eta barazkien gaitzak izan zituzten hitz gai. Landareen gaitzak sendatzeko tratamendurik ez dagoela eta prebentzioa dela gakoa azpimarratu zuen. Haziak bertakoak izatearen garrantziaz ere jardun zuten.

Gustura azaldu da Eneida Iturbe, Itzar liburu dendako arduraduna: "Oso giro polita sortu da solasaldian eta asko ikasi dugu. Azoka Euskal Herriko liburu dendetara horrela zabaltzea ideia bikaina da eta berriro hartuko nuke parte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak