LED teknologiadun argiteria martxan da

Maider Arregi 2022ko abe. 23a, 09:00

Eztala futbol zelaiko argiteria berritu egin dute. Guztira, LED teknologia daramaten lau argiteria zutoin jarri dituzte: bina futbol zelaiko albo bakoitzean. Energia aurrezteko argiteria sistema da eta erabiltzaileek argiteriaren maila erregulatzeko aukera dute.

Guztira, 15 metroko lau argiteria-poste jarri dituzte Eztala argiztatzeko: bina zelaiko albo banatan. Poste bakoitzak hamar proiektore ditu bere baitan. Energia aurrezteko, berriz, LED sistema. Horrez gain, erabiltzaileek beharrezkoa duten energia erabiltzeko eta erregulatzeko aukera du sistemak. Argiteria-koadroa ere berria da eta instalatutako potentzia 8,4 kilowattekoa da. Obra zibila ere egin dute: posteen hormigoizko oinarriak eta argiteria sisteman behar duen hoditeria, hain zuzen. Aurrekontuari dagokionez, instalazio elektrikoa 50.000 eurokoa da, obra zibila 35.000 eurokoa eta proiektua eta zuzendaritza 3.000 eurokoa.

Erabiltzaileak, gustura

"Bai, pozik gaude; oraindik argiteriari buruzko gauzatxo batzuk falta dira, baina esan beharra dago argiteria ona dela. Etengailu txiki bat jartzea komeni zaigu, epaileen aldagelan denok erraztasuna izateko, baina, oro har, gustura gaude", adierazi du Ibon Gezalaga AKEko presidenteak.

Pumptrack parkea, argiztatuta

Pumptrack parkeko erabiltzaileak gustura daude, iluntzen duenean ere euren zaletasunaz goza dezaketelako argiteriari esker. "Eztalan kendutako poste bat erabili da parkeko argiteria egiteko. Besteak bota egin ditugu", azaldu du Valen Moñux Hirigintza teknikariak. Argiteriaz gain, esertzeko egurrezko hiru banku ere jarri dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak