Urteko azken irteera
"Arrolaren 50. urteurrenaren bueltan antolatutako zeharkaldia da oraingoa: Otzaurtetik hasi, Aizgorriko ermita eta Aketegi-Aitzuritik pasatu, Urbiara joan eta Arantzazun bukatu. Aizgorrira, gainera, ez ohiko igoera egin dugu, Sancti Spiritu ermitatik gora, eta Aizgorri-Zegama maratoiaren marka horiak jarraituz. Ez dauka aparteko zailtasunik zeharkaldiak. Hori bai, behatoki aparta da ibilbide osoa, izan ere paisaia ikusgarriak eskaintzen ditu. Oraingoan bus-a hartu dugu Otzaurtera joateko eta Arantzazun hartzeko. Eguraldi aparta eta giro ezin hobea gure artean!!! Hamalau arrolazale (eta Nilo txakurra) San Adrianeko azpian itxita dagoen aterpetxearen aurrean ateratako argazki honetan hasten da Aizgorrira doan bide aldapatsua bezain erakargarria. Gorago bat egingo dugu Aizgorri-Zegama puntutxo horiekin, eta eurak jarraituz Aizgorri gainera joango gara. Tartean, baina, Sancti Spiritu izeneko eremura joango gara, ermita eta ospitalea bisitatuz, eta bide batez Santiora doan erromes bidearekin bat eginez. Aizgorri gaina hartuta, Aketegi-Aitzurira pasatuko gara. Gure 50. urteurrenean ezin ba argazkia atera barik egon. Hementxe gaude Aketegi-Aitzuri gainean, Arrolak 1975eko abenduan jasotako eta jarritako buzoiaren aurrean. Gainak bukatuta, Urbiara jaitsiko gara, Arantzazun ibilbidea bukatuz. Ibilaldiaren ezaugarriak ikusi nahi izanez gero, hemen: https://eu.wikiloc.com/