San Esteban kroserako izen-ematea zabalik dago

Maider Arregi 2022ko abe. 1a, 16:05

Abenduaren 26an, martitzena, egingo da San Esteban krosa. Umeek izena emateko azken eguna hilaren 7an dute. Gainontzekoak abenduaren 15a dute azken eguna –udaletxean edo liburutegian–.

Egitaraua

  •  17:30ean  prebenjaminak, LH1 eta LH2.
  • 17:45ean  benjaminak (LH 3-4), 500m. 
  • Alebinak (LH 5-6), 1000m.
  • 18:00 Infantilak eta kadeteak (DBH 1-2-3-4), 2,5 km
  • Helduak (>16 urte), 5 km.

Izen-ematea: udaletxean eta liburutegian. Azken eguna: umeena, abenduak 7. Infantil, kadete eta helduena, abenduak 15. Epe horretatik kanpo izena ematen duten umeek ez dute dominarik izango eta 12 urtetik gorakoak ez dira Ternua produktuen zozketan sartuko. Lasterketa behar bezala ateratzeko, bolondresak behar dira laguntzeko; hortaz, animatu eta eman izena udaletxean.

Arrolaren logotipo berriaren aukeraketa ere egingo da: Arrola elkarteak panela jarriko du plazan. Botorik gehien lortzen duena izango da Arrolaren logo berria.

Kontzertuak ere izango dira gaztetxean 23:30ean hasita: Inguma, Lehen lerroa eta Xugux.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak