Sormen prozesuaren irekiera tailerra Olaranen, domekan

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko aza. 25a, 11:57

Azaroaren 27an, Eider Sanz Martiarenaren antzerkigile arrasatearrak sormen prozesuaren irekiera tailerra egingo du, Zainak proiektuaren baitan. Ekimena Karoi 2022 Debagoieneko antzerki jaialdiaren parte da eta hitzordua Olaranen izango da, 10:00etatik 17:00etara bitartean. 

Tailerrak antzerkigintza bultzatzeaz gain, sormenaren fase ezberdinak herrira zabaldu nahi ditu. Akzio performatiko eta gorputz esperientziaren bidez banakotasuna eta gorpuztasuna berrikusi eta norberaren desirekin korapilatzeko gonbidapena da.

Tailerraren inguruko informazio gehiagorako joan Dap elkartearen webgunera eta izen-emateko idatzi dantzaerkiplat@gmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak