Hainbat ekintzekin emango dio amaiera Arrolak bere urteurrenari

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko aza. 23a, 15:19

Arrola mendi elkarteak, 50. urteurrenaren harira, hainbat jarduera antolatu ditu urteari amaiera biribila emateko.

Abenduaren 15a

Mendi elkarteen gaurko egoeraz eta etorkizunaz mintzatuko dira mendi federazio eta bailarako mendi ordezkariek antolatutako mahai-inguruan. Torresoroan izango da, 18:30ean. 

Ondoren, 20:00etan, Mendian gora erakusketa irekiko dute Olaranen. Euskal Herriko mendizaletasunaren historiako giltzarri nagusiak gogorarazi nahi dituzte erakusketako 22 azalpen-panelek. Gainera, Arrolak egindako ekintzen argazki eta bideoez osatutako ikus-entzunezko bat egongo da –bere 50 urteei errepaso egiten dionak–. Abenduaren 15ean hasi arren, asteburu osoan zehar egongo da zabalik eta astean zehar bisitatzeko aukera egongo da eskaeren arabera.

Abenduaren 17a

Aitzuri mendira irteera antolatu dute. Parte hartzeko, mezu bat bidali behar da aldez aurretik, arrolamt@gmail.com helbidera. 

Abenduaren 26a

San Esteban egunean, herritarrek Arrolaren logotipo berria hautatu ahal izango dute Antzuolako plazan. Hiru aukeren artean bozkatuena hemendik aurrera erabiliko dena izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak