Azken urteetako etenaren ostean, Antzuolako Udalak gaztaina erre jana berreskuratu du aurten, eta 80 kilo erre dituztela adierazi du Beñardo Kortabarria alkateak. "16:30ean hasi gara eta 19:30ak arte aritu gara horretan. Ia gaztaina guztiak banatu ditugu", nabarmendu du. Eguraldia dela eta, zalantza izan dute plazan edo eskolako patioan egin, baina azkenean plazan egin dute eta ateri eutsi dionez, arazorik gabe egin ahal izan dute janaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.