41 bikote Landatxopeko karta txapelketa arrakastatsuan

Maider Arregi 2022ko azaroaren 18a

Bi urteko etenaldiaren ostean, asteon "gogotsu" ekin diote Landatxopeko erretiratu elkarteak antolatutako karta txapelketari. Gaurkoan, mus txapelketari egingo diote lekua 16:00etan hasita.

"Erretiratuek bazeukaten gogoa berriro batu eta karta jokoan jarduteko elkartean. Harremanak indartzeko eta buruari eragiteko aukera aparta da, eta txapel- keta berriro martxan jarri behar genuela argi geneukan elkarteko kideok", azaldu du Lorentxo Iturbek, Landatxopeko batzorde kideak.

Hala, bikote askok parte hartu dute orain arte egin diren lehiaketetan. "Punttuan hamar bikote izan ditugu lehiatzen, briskan zazpi eta tutean, aldiz, zortzi. Gaur, musean zortzi bikotek jardungo dute, arratsaldeko lauretan hasita", gaineratu du Iturbek.

Domeketan bingoa

Karta txapelketa ez ezik, berriro berreskuratu dute domekeroko bingo-jokoa ere. Arratsaldeko bostetatik zazpietara bitartean erretiratu ugarik parte hartzen dute, gainera. Hala, etzi arratsaldean bingoaz gozatzeko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak