Gipuzkoako txapelketako finalak jokatuko dituzte Antzuolan, domekan, 11:30ean hasita. Goizeko lehenengo partiduan (11:30), Galdosek eta Sukiak Otxoa eta Garmendipe izango dituzte aurrean. Eta goizeko bigarren partiduan, debagoiendarrak egongo dira tartean, Hernaniko Ojuelen eta Lizeagaren kontra neurtuko dituzte-eta indarrak Aitor Mendizabal eta Manex Balerdi antzuolarrek.