'Zergatik antzerki talde bat herrian?' mahai ingurua, azaroaren 15ean

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko azaroaren 11

Zergatik antzerki talde bat herrian? izeneko mahai ingurua egingo da Antzuolan, Karoi 2022 Debagoieneko Antzerki Jaialdiarekin jarraituz. Azaroaren 15ean, asteartean, arratsaldeko 18:30ean, Olarango bigarren solairuan izango da. Nahi duenak parte hartu ahal izango du. 

Euskarazko lau antzerkigilek –Eneritz Artetxe, Iñaki Ziarruste, Marina Suárez eta Edurne Azkarate– gaia elkarrekin eta publikoarekin landuko dute eta galdera erantzuten saiatuko dira solasaldian zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak