Alardearen sustatzaile Jesus Agirre 'Etxetxo' hil da

Maider Arregi 2022ko azaroaren 5a

Atzo eman zioten azken agurra Jesus Agirre Etxetxo-ri lagun eta senitartekoek Antzuolako Errukizko Amaren Parrokian. 92 urte zituela hil zen, eguenean. Etxetxo-k herrigintzaren alde lan asko egin zuen, bai maila politikoan zein ekonomiko eta baita kulturalean ere. Zinegotzi izan zen Antzuolan eta baita, Goizper kooperatibaren sortzailea ere.

Ikastolen sustatzailea, eta hainbat kultura elkarte eta ekintza sortzaile ere izan zen. 2019ko Mairuaren Alardean, herriaren izenean Beñardo Kortabarria alkateak eta Mairuaren Alardea Elkarteko presidente Xabier Legorburuk omenaldia egin zioten Jesus Agirre Etxetxo-ri. Alardearen sustapenean eta berrikuntzan egindako lanari aitortza egin zioten, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak