19:00etan, aldiz, Torresoroan antzezlanaz gozatzeko aukera izango da. Azaroaren 15ean, berriz, Zergatik antzerki talde bat herrian? mahai-ingurua egingo dute, Eneritz Artetxeren eta Iñaki Ziarrustaren gidaritzapean, Olarango bigarren pisuan. Eta hilaren 26an, kale antzerki tailerra egingo dute gaztetxoek gazte txokoan, 17:00etan.