Aiherra-Antzuola senidetasuna ospatu zuten, domekan

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko urr. 24a, 14:36

Urriaren 23an ospatutako ekimenak pertsona asko bildu zituen, aihertarrak batez ere, haiek baitziren antolatzaileak. Antzuolatik 23 pertsona joan ziren, eta bertaratu zirenek "ederki pasatu" zutela esan du Beñardo Kortabarriak, Antzuolako alkateak.

Eguna hasteko ekologikoan eta pertsonen birgizarteratzean lanean dagoen etxaldea bisitatu zuten. Gero, Antzuolatik eraman eta han landatu zen pagoaren aurrean, bi herrien arteko senidetasuna berriro aldarrikatzeko ekitaldia egin zen. Eta egunari amaiera biribila emateko, aperifa eta bazkari musikatua izan zuten. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak