"Etxeko hormak intsuflazio bidez isolatzeko laguntzak dira. Etxekoen egoera ekonomikoaren arabera esleituko dira laguntzak, eta horien barruan sartzen dira intsuflatze gastua eta udal baimenaren tasa, % 100ean", argitu dute. Informazio gehiagorako, jo Gizarte Zerbitzura; aurrez txanda hartu behar da, 943 76 62 46 telefonora deituta. Eskaerak aurkezteko epea, urriaren 17tik azaroaren 4ra bitartean, Gizarte Zerbitzuetan edo udaletxean.