Urrian hasiko diren 'Nigan' saioetan izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2022ko urriaren 12a

Barnekotasuna lantzeko Nigan saioak ikasturte berria abiatuko du urriko azken astean. Ikastaroaren xedea da garapen pertsonal orok jorratzen dituen bi bideak aztertzea: batetik, mildfuness-a eta bestetik, ni neu naizena onartzeko saioak.

Barnekotasuna lantzeko Nigan saioak ikasturte berria abiatuko du urriko azken astean. Ikastaroaren xedea da garapen pertsonal orok jorratzen dituen bi bideak aztertzea: batetik, mildfuness-a eta norberaren zaintza –astelehenetan, hamabostean behin, urriaren 31tik urtarrilaren 23ra–; bestetik, ni neu naizena onartzeko saioak egitea – egubakoitzetan, hamabostean behin, urriaren 21etik urtarrilaren 27ra–. Saioak Olaran etxean egingo dira, 18:30etik 20:00etara. Prezioa: borondatea. Izena emateko, deitu 669 13 29 00 zenbakira edo idatzi ondorengo helbide elektroniko honetara: nigan@yahoo.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak