Egun osoko festa Arrolaren 50. urteurrena ospatzeko, bihar

Maider Arregi 2022ko urr. 7a, 08:00

Arrolaren 50. urteurreneko ekintzen baitan, martitzenean, mendiko lehen sorospenaz eta segurtasunaz jardun zuten Ane Motoso Bergarako mendi gidariaren eskutik. Herriko mendizaleek, baina, dena gertu dute biharko Arrola Egunerako.

Hala, bihar, 08:30ean, mendi irteera egingo dute Arrolara. Ondoren, salda eta txorizoa banatuko dute Lizargaraten. 13:00etan, bertso-poteoa egingo dute herrian, eta 14:30ean herri bazkaria patioan. "150 lagun batuko gara bazkaltzeko; gero, jolasak eta ekitaldi txiki bat egingo ditugu, eta arratsaldea bertsolariek girotuko dute. 21:30ean, aldiz, Musu-truk taldearekin erromeria izango da Kalebarrenen", kontatu du Oier Peñagarikano Arrolako kideak.

Belaunaldi guztiak elkarrekin

Oraingo eta lehengo Arrola-kideek elkarrekin ospatuko dute Arrola Eguna, bihar, urriak 8, zapatua. "Arrolak historikoki jende ezberdina batzeko gaitasuna izan du; eta, hain zuzen ere, biharko egunean hori ikusaraztea espero dugu. Hala, mendian dabiltzan gazteekin batera, denok batzea eta Arrolaren 50. urteurrena elkarrekin ospatzea, alegia.

Ospakizunak urte amaiera arte

Urtarrilean abiatu zuen 50. urteurreneko ospakizuna Arrolak. "Urte oso polita izaten ari da; herritarrek parte hartu dute antolatutako ekintzetan, eta, kamisetak agortu diren artean, erostera ere animatu dira. Balorazio positiboa egiten dugu, noski. 2023ko urtarrilera arte urteurrenarekin lotuta etorriko dira negu sasoirako lotzen gabiltzan ekintza gehiago ere", aurreratu du Peñagarikanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak