Antzuolako Udaleko ikastaro eskaintza

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko ira. 26a, 15:27

Antzuolako Udalak hainbat ikastaroren berri eman du –2022-2023 ikasturterako–. 

Gimnasioan hainbat ikastaro izango dira: zumba, pilates eta spining. Bazkideentzako prezioa 28 euro izango da ikastaroko eta bazkide ez direnentzat 56 euro. Hileroko kuota 12 eurokoa izango da. Horiez gain, bazkideek klase funtzionaletara joateko aukera izango dute –astelehen eta asteazkenetan, 10:30etik 12:30era–. Ikastaroetan izen-emateko Izen-emate orria bete eta kultura@antzuola.eus helbidera bidali "Ikastaroetan izen-ematea" kontzeptua jarrita edo Udaletxean fisikoki bete.

Antzuolako Udalan bi ikastarotan parte hartzeko aukera egongo da:  yoga –urriaren 4an hasiko da– eta eskulanak –urriaren 5ean hasita–. Ikastaroetan izen-emateko Izen-emate orria bete eta kultura@antzuola.eus helbidera bidali "Ikastaroetan izen-ematea" kontzeptua jarrita edo Udaletxean fisikoki bete. Informazio gehiagorako deitu –943 76 62 46 telefornora– edo idatzi mailez –kultura@antzuola.eus helbidera– . 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak