Egin behar diren 253 metroko hodi berrietatik 20 metro inguru falta dira. "Obraren errendimendua aurreikusitakoa baino handiagoa izan da. Hala, 20 metroko hodia jarri ondoren, ibaia igarotzeko kutxatila egiten amaituko dute eta gainerako kutxatilak errematatu eta kanalizazio berriaren probak egingo dituzte".
Udazkenerako gertu
Honenbestez, meteorologia lagun izanda obra urriaren amaierarako amaituta egon litekeela ere aurreratu du Ura Agentziak; baina errepidean dagoen semaforoa obra amaitu arte egongo dela ere azaldu du: "Bide-segurtasuna dela eta, komenigarria da obra amaitu arte mantentzea semaforoa. Obraren erritmoa kontuan hartuta, urriaren amaieran erretiratzea aurreikus daiteke".