Azokari hasiera emango diote 11:30ean Idolaz kultur elkarteak antolatutako jolasekin eta umeendako jostailuen trukearekin. Eguerdi partean vermouth musikatua izango da (12:00-14:00), baita Ki.Imak taldearen kontzertua ere 13:00etan. Azokari bukaera emango dio Udazken taldearen emanaldiak, 19:00etan.